Itxi

Gizartea

Goialdeko borraska

Espainiako Gobernuak ayudavalencia.es webgunea blokeatu du iruzur zantzuak atzemanda

EITB MEDIA

Hondamendiak kaltetutako herritarrentzat donazioak eskatzen omen zituen, kriptotxanponen bidez. Herritar batek salatu du, iruzurra delakoan, eta horregatik itxi dute ataria.

  • Blokeatutako webgunearen pantaila kaptura bat.

    Blokeatutako webgunearen pantaila kaptura bat. Espainiako Gobernua

Espainiako Gobernuko Transformazio Digitalerako eta Funtzio Publikoko Ministerioak ayudavalencia.es webgunea blokeatu du, behin-behinean, iruzur zantzuak atzeman baitituzte, Exekutiboak ohar bidez jakinarazi duenez.

Urgentziaz itxi dute webgunea, Espainiako Poliziak herritar baten salaketa jaso ostean. Antza, goi-geruzetako depresio isolatuak kaltetutako herritarrentzat dirua eskatzen zuten, eta Bitcoin kriptotxanponen bidez helarazteko galdegin. 

Behin blokeatuta, ezinezkoa da atarira sartzea. 

Zuhur jokatzeko deia egin du Espainiako Gobernuak, "nahasmen handiko une hauetan", eta laguntzeko bideak ofizialak diren egiaztatzeko eskatu die herritarrei. 

Horren harira, gogorarazi du Exekutiboak Moncloaren webgunean atal berri bat jarri duela hondamendi naturalaren inguruko guztiak jasotzeko, baita profil zehatz bat sare sozialetan (@InfoDanaGob).