Itxi

Gizartea

Trafiko istripua

Bi motorzale larri zauritu dira Ariben, bidetik irtenda

EITB Media

Istripua 10:51n gertatu da. Zaurietutako bat, 67 urteko emakumea bera, helikoptero medikalizatuan eraman dute, eta 65 urteko gizonezko bat, Aurizko mediku-taldearekin anbulantzian eraman dute. Bi-biak ospitaleratu dituzte, politraumatismo larriekin.

67 urteko emakume bat eta 65 urteko gizon bat larri zauritu dira igande honetan Aribe herrian, motorrean zihoazela errepidetik irtenda.

Istripua NA-140 errepideko 9. kilometroan gertatu da, Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez.

SOS Nafarroak 10:51n izan du istripuaren berri, eta Aurizko suhiltzaileak, bertako mediku talde bat, anbulantzia bat, helikoptero medikalizatu bat eta Foruzaingoaren eta Guardia Zibilaren patruilak bertaratu dira.

Bi zaurituak Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dituzte, Iruñera. Helikoptero medikalizatuan eraman dute emakumea eta Aurizko mediku-taldearekin anbulantzian gizonezkoa. Bi-biak ospitaleratu dituzte, politraumatismo larriekin.

Guardia Zibila ari da istripuaren nondik norakoak ikertzen.