Gizartea
Goialdeko borraska
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako suhiltzaileak abiatu dira Valentziara berreskuratze-lanetan laguntzeko
eitb media
Guztira ia 70 suhiltzaile eta 21 ibilgailu eramango dituzte, eta 100dik gora hustubide-ponpa, garajeetan eta estoldetan pilatutako ura ateratzeko.
EAEko erakundeek lurreko baliabideak bidali dituzte gaur Valentziara, goialdeko borraskak kaltetutako pertsonei eta urak hondatutako eremuetan berreskuratze-lanetan laguntzeko.
Eusko Jaurlaritza, aldundiak eta udalak harremanetan jarri dira Valentziako Generalitatearekin beharrezko laguntza zein den zehazteko, modu koordinatuan lan egiteko, Eusko Jaurlaritzak ohar batean jakinarazi duenez.
Hala, premiazkotzat jo dute garajeetan eta estoldetan pilatutako ura ateratzeko hustubide-ponpak eramatea, eta hala, 100dik gora eraman dituzte EAEtik.
Lantaldeari dagokionez, 69 suhiltzaile abiatu dira, eta 21 ibilgailu eramango dituzte.
9:30ean irten dira Arkautiko Akademiatik.
Bizkaiko suhiltzaileen talde bat Valentziara abiatu da
— Bomberos y Bomberas Bizkaia (@BomberosBizkaia) November 3, 2024
Arkauten elkartzen dira #Euskadiko beste zerbitzu batzuekin
Hondakinak kentzeko, eskoratzeko, xukatzeko, erreskatatzeko eta intendentziarako materiala
Larrialdi-egoerak ekipo espezializatuen ekarpena beharko du denboran zehar pic.twitter.com/UkqTzWOHkm