Itxi

Gizartea

Goialdeko borraska

Nola lagundu Euskal Herritik goialdeko borraskak kaltetutakoei?

EITB Media

Dohaintza ekonomikoak egiteko herritarrek dituzten zenbait aukera eta Valentziara bidaltzeko material-bilketa guneei buruzko informazioa bildu dugu ondorengo albistean.

  • Reale Arenako garajea, gaur goizean.

    Reale Arenako garajea, gaur goizean.

Valentzian eta inguruetan goialdeko borraskak kaltetutako pertsonei lagundu nahi dioten herritarrek badituzte eskura, hainbat aukera. Biderik eraginkorrena dohaintza ekonomikoak egitea da, Caritasi edo Gurutze Gorriari, esaterako, Estatu mailan funtsak biltzeko kanpainak aktibatu baitituzte, baita probintzia batzuetan ere.

Valentziako GGKEen Koordinakundeak adierazi du, laguntza materiala kudeatzea baino errazagoa izanik, hobe dela diru-dohaintzak egitea; izan ere, "diru horrekin, erakundeek unean-unean behar dutena eskuratu ahal izango dute, egungo eta etorkizuneko beharren arabera".

Caritasen kanpainan parte hartu nahi dutenek, bide hauen bitartez egin dezake: Kontzeptuan "Emergencia Valencia" eta izena, abizena eta NANa adierazita.

BIZUM: 33423; CAIXABANK: ES36 2100 9485 84 2200049401; SANTANDER: ES83 0030 8025 93 0850180271; edo CAJA RURAL: ES09 3008 0001 11 4218227926

Gurutze Gorriak funtsak biltzeko hainbat kanal ditu irekita, pertsonei zuzenean laguntzen ari diren bere taldeei laguntzeko. Dohaintzak egiteko bideak honakoak: webgunearen bidez: www.cruzroja.es/colaborabora; telefono bidez 900 104 971 telefonora deituta edo Bizum bidez 33512 zenbakira. Halaber, 6 euro eman daitezke AYUDA hitza duen SMS bat bidaliz 38092 zenbakira.

Halaber, euskal gizartea dagoeneko hasi da Valentzian denboraleakk kaltetutako pertsonekiko elkartasuna antolatzen, eta elikagaiak eta bestelako materiala bilduko dute hainbat tokitan. Zerrenda honetan horietako batzuk jaso ditugu.

Gipuzkoan: 

DONOSTIA

- Confort & Co.: Duque de Mandas plaza, 21.

 Ordutegia: hilak 2 larunbata eta 3 igandea, 12:00etatik 18:00era.

 Jasoko dituztenak: Elikagai ez-galkorrak, ura, esnea, pixoihalak, higiene pertsonaleko produktuak

 - Reale Arena:  Hegoaldeko garajea, 17. atearen ondoan.

Ordutegia: 10:00etatik 14:00etara asteburuan eta 10:00etatik 18:00etara astelehenetik ostiralera.

 Jasoko dituztenak: Elikagai ez-galkorrak

 - Ecofincas San Sebastián: Herrera 86 pasealekua, atzeko atean. Finkak Administratzeko Zerbitzu zentrala arduratuko da bidalketaren logistikaz.

Ordutegia: larunbata, igandea eta astelehena: 10:00etatik 18:00etara.

Produktu mota guztiak bilduko dituzte, ahal dela higienerako produktuak, ura, esnea elikagai ez-galkorrak, arropa, mantak, pixoihalak, haurrentzako edo maskotentzako janaria.

IRUN

Grupo Vecinal Anaka-Puiana: Pedro  Aristegi enbaxadorea kalea, 6-7 behea

Ordutegia: larunbata eta igandea, 10:00etatik 20:00etara. 

Bilduko dituztenak: Elikagai ez-galkorrak, ura, animalientzako elikagaiak, arropa, berokiak, haurtxoen arropa, mantak, eskuoihalak... ...

HONDARRIBIA

Hondarribiko Emakumeak (Irungo Anakako taldearekin kooridnatuta): Alkain-en lokala Zuloaga kalea, 2.

Ordutegia:  larunbata 2, igandea 3 eta astelehena 4, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.

Elikagai ez-galkorrak, arropa eta oinarrizko beharretarako produktuak.

ERRENTERIA

- Pontikako Bizilagunak, boluntario taldea (Irungo Anakako taldearekin kooridnatuta): Pontikako frontoiko lokalean.

 Ordutegia: larunbata eta igandea 11:00etatik 13:00etara, 16:00etatik 19:00etara

Elikagai ez-galkorrak, arropa eta oinarrizko beharretarako produktuak.

 

Bizkaian:  

AMOREBIETA-ETXANO

- Zelaieta frontoian biltzeko gunea, Valentziara bidaltzeko

Astelehenetik, hilak 4, asteazkenera, hilak 6

Honakoak jasoko dituzte: Kaxak eta horiek ixteko zintak, bidalketa prestatzeko. Mantak, janari ez-galkorra, higiene produktuak, ura, kandelak, bateriak, linternak, etab.

DURANGO

-Aita Menni, ose Miel Barandiaran egoitza

 Dirua jasoko du Valentziako Caritasekin elkarlanean, mantak eta oinarrizko elikagaiak erosteko. 

-Herritarren ekimenez: Dayky, kalebarria, 17.

Ordutegia: azaroaren 13an, astelehenez.

Laguntza humanitarioa, palak, kuboak, pixoihalak, toallatxoak, edateko ura eta abar billduko dituzte, eta Valentziara hilak 22an eramango dute. 

 - Durangoko Kalekumeak:  

Larunbata: Iurretako animalia denda; Astelehen eta asteartea Mantxinesteta 10ean (17:30etik 19:30era), eta Mikeldi kaleko "Rematando ando" dendan. Jasotakoa Valentziara eramango da ostegunean, hilak 7. 

 - Pitxi taberna: Alluitz kalea.

Honako hauek bilduko dituzte han: ura, sendagaiak, haurren elikadura, haurrentzako esnea, pixoihalak, kuboak, palak, eskuareak, mugikorren kargagailuak, multzo elektrogenoak, higiene pertsonaleko produktuak eta elikagai ez-galkorrak. Asteazkenean, hilak 6, Valentziara eramatea da helburua.