Gizartea
Goialdeko borraska
Goialdeko borraskak astindutako etxebizitzen % 94ak elektrizitatea berreskuratu du Valentzian
EITB Media
Asteburuan zehar gainontzeko elektrizitate-hornidura berreskuratzea espero da. Era berean, trenbideetan eta errepide-sareetan ere laean dihardute, bai eta kaltetutako azpiegitura hidrikoak konpontzeko lanean ere.
-
Goialdeko borraskak astindutako etxebizitzen % 94ak elektrizitatea berreskuratu du. Argazkia: EFE
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak adierazi du goialdeko borraskak kaltetutako etxebizitzen % 94ak elektrizitatea berreskuratu duela Valentziako Erkidegoan.
Azken 48 orduetan, elektrizitate-hornidurari lotutako arazoak 240.000 izatetik 14.000 baino gutxiago izatera igaro dira, eta asteburuan zehar gainontzeko hornidura berreskuratzea aurreikusten da.
Era berean, inkomunikatuta dauden guneak estalduraz eta wifi konexioz hornitzeko hainbat gailu elektroniko ere jarri dituztela adiera du Sanchezek.
Ildo horretan, ibilguak eta ibaiertzak garbitzeko lanean ari da baso-brigaden dispositibo zabal bat, kaltetutako azpiegitura hidrikoak konpontzeko.
Errepideen egoera
Pedro Sanchezek azaldu duenez, Errepideen Zuzendaritza Nagusiko 300 langile mobilizatu dituzte garraiobideak konpontzeko. Gaur-gaurkoz, 2.000 auto eta kamioitik gora erretiratu dituzte, bai eta ehunka tona lokatz eta hondakin.
Ildo horretatik, tunelen garbiketan, zuiben konponketan eta behin-behineko desbideratzeak egiten dihardute langileek V30 eta V31 errpideetan zirkulazioa berreskuratzeko.
Espainiko Gobernuak A-7 errepidea konpontzeko lanetan, behin-behineko desbideratzea sortu du, Cuenca eta Valentzia arteko lotunea berreskuratzeko.
Trenbide sarea
Sanchezek gogoratu du gaurtik martxan daudela Valentziako Aldirietako C5 eta C6 lineak, bai eta Valentziako, Aragoiko eta Kataluniako portuen arteko merkantzia-trafikoa ere.
Era berean, Chivako eta Torrenteko tunelen konponketan dihardute, Valentzia eta Madrid lotzen dituen trenbidea konpontzeko. Aldirietako C1 eta C2 lineak ere asteburu honetan konpontzea aurreikusten da.