Itxi

Gizartea

euri denboralea

Sanchezek krisi batzordea deitu du goi-geruzetako depresio isolatuak eragindako hondamendia aztertzeko

eitb media

Bilera 12:00etan izango da, Moncloa Jauregian. Ordu erdi lehenago, 11:30ean, Espainiako Gobernuko presidenteak adierazpen instituzionala egingo du, eta zuzenean jarraitu ahal izango da eitb.eus-en, streaming bidez.

  • Hainbat pertsonak etxetik kanpo pasatu dute gaua, Valentzian. Irudia: EFE

    Hainbat pertsonak etxetik kanpo pasatu dute gaua, Valentzian. Irudia: EFE

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak goi-geruzetako depresio isolatuak eragindako hondamendia aztertu asmoz krisi batzordea deitu du 12:00etarako. Bilkura Moncloan egingo da, eta, ordu erdi lehenago, 11:30ean, adierazpen instituzionala egingo du Sanchezek. eitb.eus atarian zuzenean jarraitu ahal izango da, streaming bidez.

Hondamendia izugarria da. Bereziki Espainia ekialdea astindu duen goi-geruzetako depresio isolatuak hondamendia eta hainbat biktima utzi ditu, Valentzian 51 pertsona hil direla baieztatu du Generalitateak

Egoera horren aurrean krisi batzordearen bilera egingo dute Moncloan, Sanchez buru dela, eta, honako hauek ere joango dira: lehen presidenteorde eta Ogasun ministroa; bigarren presidenteorde eta Lan eta Gizarte Ekonomiako ministroa; hirugarren presidenteorde eta Eraldaketa Ekologikorako eta Erronka Demografikorako ministroa.

Bertan izango dira, baita ere, Presidentetzarako, Justiziako eta Gorteekiko Harremanetarako ministroa, Barne ministroa, Garraioetako eta Mugikortasun Iraunkorreko ministroa eta Lurralde Politikako eta Memoria Demokratikoko ministroa.

Diputatuen Kongresuan egingo den osoko bilkura bertan behera geratzen bada, Defentsa ministroa ere izango da batzordean.