Gizartea
Sutea Zarautzen
Lau solairuko eraikin bateko bizilagunak etxetik atera dituzte Zarautzen, sute baten ondorioz
AGENTZIAK | EITB Media
Sutea etxe baten sukaldean piztu da.
Zarauzko (Gipuzkoa) Ixpilla plazako lau solairuko eraikin bateko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte astelehen arratsaldean, etxe baten sukaldean piztutako sutearen ondorioz, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Gipuzkoako suhiltzaileak arratsaldeko 17:00etan joan dira etxebizitza-blokera, eta 17:20an lortu dute sua itzaltzea. Gertakarian ez da inor zauritu, eta bizilagun guztiak etxera itzuli ahal izan dira, sutea piztu den solairuko bizilagunak izan ezik, etxea aireztatu arte itxaron beharko baitute.