Gizartea
Bilboko aireportua
Loiun lurreratzekoak ziren zazpi hegaldi beste aerodromo batzuetara bideratu dituzte, lainoagatik
EITB MEDIA
Euskal Herriko txoko asko behe-lainoarekin esnatu dira astelehen goiz honetan, eta Loiuko aireportuan lurreratzeko asmoa zuten hainbat hegaldi beste aerodromo batzuetara bideratu dituzte.
-
Hegazkin bat Loiuko aireportuan, lur hartzen. Argazkia: EFEren artxiboko irudia
Goiza nahasia izan da Bilboko aireportuan behe-lainoak eraginda, eta, Loiuko aireportuan lurreratzeko asmoa zuten zazpi hegaldi beste aerodromo batzuetara bideratu behar izan dituzte, AENAko iturriek jakinarazi dutenez.
Goizeko 7:30etatik, ez da hegazkinik sartu ezta atera ere aerodromotik. Madrildik zetozen bi hegaldiek Santanderrera eta bueltan Madrilera joan behar izan dute.
Lyongoak, azkenik, Zaragozan lur hartu du; Bartzelonakoak Santanderren, Palmakoak beste horrenbeste, eta Hanburgokoa Gasteizera bideratu dute.
Goiz osoan behe-lainoa noiz desagertuko zain egon ondotik, 10:00ak aldera heldu da Bilbora lehen hegaldia, Malagatik. Atzerapenarekin heldu da.