Itxi

Gizartea

JAPONIAKO HAUTESKUNDEAK

Japonian agintean dagoen alderdiak gehiengoa galduko du, lehen emaitzen arabera

EITB MEDIA

Oposizioak adierazi du "ate guztiak irekita" dituela koalizioa osatzeko. Gauzak horrela, Alderdi Liberal Demokratikoak buruzagitza galduko du 1955etik ia etenik gabe boterean egon ostean.

  • Yoshihiko Noda, oposizioko burua, gaurko hauteskuneetan. Argazkia: EFE

    Yoshihiko Noda, oposizioko burua, gaurko hauteskuneetan. Argazkia: EFE

Japoniako Gobernua osatzen duen koalizioak —Alderdi Liberal Demokratikoa (PLD) eta Komeito alderdi budista— gehiengo parlamentarioa galdu du gaur, igandea, egin diren hauteskunde orokorretan, lehen emaitzen arabera. 

Bi indar horiek ez dute lortuko Japoniako Parlamentuan gehiegoa izateko behar diren 233 eserlekuak. Ondorioz, Shigeru Ishiba buru duen Alderdi Liberal Demokratikoak porrot lazgarria izango du, 2012tik bera baitzegoen agintean. Esanguratsua da galera, PLD 1955etik ia etenik gabe egon baita boterean.

Gauzak horrela, oposizioko lehen alderdiak, Alderdi Demokratiko Konstituzionalak (PDC), hartuko du aurrerantzean Japoniaren buruzagitza. Yoshihiko Noda, PDCren burua, izan zen egungo alderdiaren aurretik agintean egon zen azken pertsona (2011-2012).

Oposizioak adierazi du "ate guztiak irekita" dituela koalizioa osatzeko, lehen emaitzak jakin ondotik. 

Alderdi Liberal Demokratikoak hauteskundeetan gehiengo osoa lortu ezean, Japoniako politikan "inflexio puntu garrantzitsua" izango dela esan du oposizioaren bozeramaileak.