Itxi

Gizartea

Trafikoa

N-1a ireki dute Iruran, Donostiako noranzkoan, baita N-634a Zarautz eta Getaria artean

eitb media

Iruran, kamioi bat irauli da, eta N-634 errepidea luizi baten ondorioz itxi behar izan dute 11:00k arte. Bilbon, A-8an, Errekalde parean, auto batek istripua izan du, eta auto-ilara luzeak sortu dira Donostiako noranzkoan.

0:40

Azken orduetan botatako euriak eragina izan du trafikoan. N-1 autobidea ireki dute berriz, gaur, 01:15etik, itxita egon ondotik, Iruran, Donostiako noranzkoan, kamioi bat irauli baita. Gidaria zauritu da, eta Donostia Ospitalera eraman dute. Trafikoa Katategi industrialdetik bideratu dute.

N-634 errepidean, berriz, luizia izan da, eta errepidea erabat itxi dute Zarautz eta Getaria artean, 11:00k arte. Meagatik bideratu dute trafikoa, baina 11:00etarako itzuli da normaltasuna errepidera.

Bilbon, berriz, 11:00k aldera, A-8an, Errekalde parean, bi errei itxi behar izan dituzte istripu baten ondorioz, eta auto-ilara luzeak sortu dira Donostiako noranzkoan. Eguerdirako, baina, errepidea osorik ireki dute eta zirkulazioa bere onera itzuli da.