Itxi

Gizartea

Indarkeria matxista

Gizon bat atxilotu dute Angelun, 75 urteko emakume bati sexu erasoa egitea egotzita

EITB Media

Eraso matxista larunbatean jazo zen, ustezko erasotzaileak erosketa poltsak eramatea opatu zion emakumeari, autoz etxera lagundu, eta etxean bertan egin zion erasoa. Atxiloaldia egun batez luzatu diote gizon matxistari.

Gizon bat atxilotu dute Angelun (Lapurdi) 75 urteko emakume bati sexu erasoa egitea leporatuta, Baionako Fiskaltzak jakinarazi duenez. 

Erasoa larunbat arratsaldean jazo zen. Fiskaltzaren arabera, gizonezkoak erosketa poltsak eramatea opatu zion emakumeari, eta autoz etxera lagundu ostean, etxean bertan egin zion eraso. Gizon matxistak ihes egin zuen, eta biktimak larrialdi zerbitzuei deitu zien. Osasun langileek artatu behar izan zuten bere egoera fisikoa eta psikologikoa zela eta. 

Ustezko erasotzailea astelehenean hartu zuten atxilo, eta epaileak 24 orduz luzatu du atxiloaldia, izapide gehiago egiteko. Gizonak aurrekariak ditu beste delitu batzuengatik.