Itxi

Gizartea

Tragedia Errioxan

Fidantzarik gabeko behin-behineko espetxealdia, Errioxan emakume haurdun bat hil zuen kamikaze nafarrarentzat

EITB MEDIA

Epaileak homizidioa, abortua eta bizitzarako mespretxuz ausarkeriaz gidatzea delituak egotzi dizkio. Gizonak positibo eman zuen alkohol eta droga probetan.

  • Atilotua Guardia Zibilarekin

    Atilotua Guardia Zibilarekin. Argazkia: EFE.

Logroñoko 1 zenbakiko Instrukzio epaileak fidantzarik gabeko behin-behineko espetxealdia agindu du haurdun zegoen emakume bat hil zuen AP-68ko kamikaze nafarrarentzat, eta homizidioa, abortua eta bizitza mespretxatuz ausarkeriaz gidatzea leporatu dizkio.

Istripuan 35 urteko emakume bat eta tripan zeraman haurtxoa hil ziren, Navarreten (Errioxa), AP-68 autobidean kontrako noranzkoan zihoan auto baten kontra jota.

Guardia Zibilaren arabera, kontrako noranzkoan zihoan gidariak 10 kilometro egin zituen horrela, haurduna eta beste bi pertsona zihoazen autoaren kontra jo zuen arte. Alkohol eta droga probetan positibo eman zuen gizonak, eta atxilotu zuten. Gizona 46 urteko San Adriango (Nafarroa) bizilaguna da. 

Ezbeharra igandean jazo zen (21:50ean), aipatu errepidean. Larrialdi zerbitzuak bertaratu zirenean, auto barruan hiru lagun topatu zituzten harrapatuta: haurduna, hil ala bizi zegoen, eta autoko beste bi bidaiariak, larri zaurituta. 

kotxea

Horrela geratu zen haurdun zegoen emakumea zihoan ibilgailua. Argazkia: EFE.

Handik gutxira jakin zen emakumea hil egin zela.