Gizartea
Donostia
Hirian arratoi gehiago ikustea klima aldaketaren ondorioetako bat dela esan du Goiak
Agentziak | EITB Media
Hainbat auzotako herritarrek salatu dute arratoiak ikusi dituztela kalean. Donostiako alkateak nabarmendu duenez, "Udala arazoaren gainean dago".
Eneko Goia Donostiako alkatearen esanetan, hirian arratoi gehiago ikusteak klima aldaketarekin du lotura: "Gehiago azaleratzen dira". Arazoari aurre egiteko neurriak hartzeko lanean daudela azpimarratu du; "Udala arazoaren gainean dago", erantsi du.
Hainbat auzotako herritarrek salatu dute arratoiak ikusi dituztela kalean, eta salaketoz galdetu diote Goiari udal gobernuaren bileraren osteko prentsaurrekoan. Azaldu duenez, arratoien inguruko kexak jasotzen dituzten bakoitzean, Udalak pozoia jartzen die.
Goiak argitu du arloko arduradunarekin hitz egin duela eta, eta horrek esan dio "badirudiela bi faktore gehigarri daudela orain, arratoien kontrako borrokan laguntzen ez dutenak"
Batetik, klima aldaketaren ondorioetako bat dela adierazi du, eta ez da Donostiaren arazoa bakarrik. "Ez da gehiago daudela, baizik eta gehiago azaleratzen direla, lehen lur azpian ibiltzen baziren ere".
Horrez gain, argitu du arratoiek pozoiekiko immunitatea garatzen dutela, eta hortaz "aldiro" aldatu behar dira pozoiak. "Horrek eskatzen du gainean egotea, eta aldatu behar bada tratamendua, aldatzea. Jarraitzen dugun gai bat da", nabarmendu du.