Gizartea
Bizkaia
Amatatu dute Nervacero enpresan bart piztutako sutea, Trapagaranen
EITB Media
Suhiltzaileak bertan daude txatarra pila freskatzen. Garrak atzo gauean piztu ziren hondakin metalikoak pilatzen diren eremu batean. Ez zen inor zauritu baina kalte materialak handiak dira. Lehen aldiz, suteak itzaltzeko robota erabili dute.
Bizkaiko suhiltzaileek goizaldean, 04:00ak aldera, itzali dute Trapagarango (Bizkaia) Nervacero enpresako txatar pila batean bart piztutako sutea, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Sutea atzo gauean, 20:15 aldera, hasi zen sutea hondakin metalikoak pilatzen diren eremu batean. Garrak piztu baino lehen bi leherketa izan ziren. Eremuan ez zegoen langilerik, eta beraz, ez da inor zauritu, eta ez dute beharginik erreskatatu behar izan. Kalte materialak, berriz, handiak dira.
Suhiltzaileek jakinarazi dutenez, lehen aldiz, "Colossus" robota erabili dute. Bizkaiko Foru Aldundiak duela gutxi erosi du, sute zailenetan itzaltze lanetan laguntzeko.
#Trapaga sutea, langileek pilatutako materiala kentzen, enpresako makineriarekin, sektoreka banatzeko eta errekuntza saihesteko
— Bomberos y Bomberas Bizkaia (@BomberosBizkaia) October 21, 2024
Sektoreetako batean, gure "Colossus" robot erosi berrian lan egiten ari da
Amatatzeko orduak beharko dugu#Suhiltzaileak #Bizkaia pic.twitter.com/jnvr1LaNme
Behin garrak amatatuta, suhiltzaileak bertan geratu dira azpiegitura freskatzen.
Pilatutako ke handia tarteko, inguruko udalerrietako bizilagunei, batez ere Portugaletekoei eta Sestaokoei, leihoak eta ateak ixtea gomendatu diete.