Itxi

Gizartea

Ezbeharra Nafarroan

54 urteko emakume bat eta 31 urteko gizon bat larri zauritu dira Eritzen izandako istripuan

Agentziak | EITB Media

Auto batek kamioi baten aurka talka egin du, eta, ondoren, beste ibilgailu baten kontra jo du. Autoen gidariak dira zaurituak, kamioilaria onik atera da.

54 urteko emakume bat eta 31 urteko gizon bat larri zauritu dira gaur N-240-A errepidean, Eritzen (Nafarroa), auto batek kamioi baten aurka talka egin, eta, ondoren, beste ibilgailu baten kontra jota.

Poliziako eta Larrialdietako iturriek jakitera eman dutenez, zaurituak autoen gidariak dira, eta kamioilaria onik atera da.

Bi zaurituak Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dituzte anbulantzian, eta politraumatismoak dituzte. Ezbeharra 15:15ean gertatu da eta auto-ilarak sortu dira errepide horretan.

Cordovillako suhiltzaileak, anbulantziak, Foruzaingoa eta Guardia Zibila bertaratu dira.