Gizartea
Trafikoa
Barrundian larri zauritutako motor gidaria hil egin da
EITB MEDIA
64 urteko gizona larri zauritu zen atzo arratsaldean, N-104 errepidean auto baten kontra jota. Txagorritxuko Ospitalean hil da bart.
64 urteko motor gidari bat hil da bart Txagorritxuko Ospitalean (Gasteiz) atzo Barrundian (Araba) trafikoa istripua izan eta gero, Segurtasun Sailak ohar batean jakinarazi duenez.
Ezbeharra 17:30ean jazo zen, N-104 errepidean. Motor batek eta auto batek aurrez eta alboz jo zuten eta, kolpearen ondorioz, motozalea larri zauritu zen.
Txagorritxuko Ospitalera eraman zuten, eta bertan zendu da goizaldean.
Ertzaintzak ikerketa abiatu du istripuaren nondik norakoak argitzeko.