Gizartea
Indarkeria matxista
Emakume batek sexu erasoa egin diotela salatu du Erandion
EITB Media
Eraso matxista larunbat goizaldean izan zen, Bizkaiko udalerriko diskoteka baten inguruan. Ertzaintzak ikerketa abiatu du, baina oraingoz ez du inor atxilotu.
-
Erasoa izan zen ingurua. Argazkia: EITB Media
Ertzaintzak ikerketa abiatu du emakume batek sexu erasoa jasan duela salatu eta gero, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak EITBri jakinarazi dionez.
Eraso matxista larunbat goizaldean jazo zen, Erandioko (Bizkaia) diskoteka batetik gertu. Inguruan dagoen gimnasio bateko langile batek aurkitu zuen emakumea, eta hark deitu zuen Ertzaintzara. Salaketaren arabera, zorabiatuta zegoen biktima eta bortizkeria zantzuak zituen. Ospitalera eraman zuten.
Oraingoz, ez dute inor atxilotu.