Gizartea
Nafarroa
Bi pertsona ospitaleratu dituzte, Iruñeko etxebizitza batean piztutako sutean kea arnasteagatik
EITB Media
Kea eraikinean zabaldu da eskaileretatik barrena, eta, ondorioz, bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Dena den, sua berehala itzali dute.
-
Sutea Iruñean. Argazkia: @PamplonaIrunaPM
Sutea piztu da gaur goizean Iruñeko etxebizitza batean, eta bi pertsona Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dituzte, kea arnastu baitute, Iruñeko Udaltzaingoak jakinarazi duenez.
Sua 08:39 aldera piztu da, Francisco Javier Saenz de Oiza kaleko etxebizitza bateko logelan.
Abisua jaso ondotik, Trinitarios parkeko suhiltzaileak eta Iruñeko udaltzainak bertaratu dira.
Kea eraikinean zabaldu da eskaileretatik barrena, eta, ondorioz, bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte.
Behin sua itzalita, suhiltzaileek ingurua aireztatu dute.