Gizartea
Astronomia
“Mendeko kometa” ikusteko azken aukera
EITB Media
Urriaren 12tik aurrera, Tsuchinshan-ATLAS kometa, “mendeko kometa” bezala ezaguna, Lurretik gertu kokatuko da eta ikusi ahal izateko egunik egokienak izango dira.
-
Tsuchinshan-ATLAS kometaren artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Tsuchinshan-ATLAS kometa ikusteko unerik onenak izango ditugu asteburu honetatik aurrera. "Mendeko kometa" bezala da ezaguna astroa, eta larunbatean Lurretik gertu igaroko da, 70 milioi kilometrora. Begi hutsez ikusi ahal izango da orduan.
Ilunabarra izango da ikusteko unerik onena. Eguzkia ezkutatzen denean izango da kometa distiratsuen, eta orduan izango du ikusgai buztan luzeena. Astelehena, asteartea eta asteazkena izango dira kometa ikusteko egunik onenak.
Tsuchinshan-ATLAS kometak beste kometa batzuek duten konposizio bera du. Tamainak eta ikusi ahal izateko aukerak egiten du ezberdin, eta horregatik jarri diote "mendeko kometa" izena.
Aste honetan, beste fenomeno astronomiko bat ere izan dugu zeruan. Aurora borealek irudi ederrak utzi dizkigute.