Gizartea
Fenomeno elektromagnetikoa
Aurora borealek zerua argiztatu dute Euskal Herrian
EITB media
Eskualde polarretan ohikoagoa den fenomeno elektromagnetikoa, besteak beste, Gasteizen, Hendaian, Karrantzan eta Ogoñon ikusi da.
-
Hendaia: Xabier Ormazabal
-
Gaztelugatxe: Jose Mari Fernandez
-
Ogoño: Ander Abadia
-
Arbaiungo arroila: Birginia Hernandorena Lozano
-
Arbaiungo arroila: Birginia Hernandorena Lozano
-
Karrantza: Paco Vicario Albion
-
Karrantza: Paco Vicario Albion
-
Karrantza: Paco Vicario Albion
-
Karrantza: Paco Vicario Albion
-
Karrantza: Paco Vicario Albion
-
Hendaia: Joxe Zubieta Otxoteko
-
Bermeo: Unai Urresti Castrillo
-
Bermeo: Unai Urresti Castrillo
-
Nafarroa: Mikel Larretxea
-
Bermeo: Unai Urresti Castrillo
-
Mundaka: Unai Urresti Castrillo
Berriro jazo da. Maiatzean gertatu zen bezala, aurora borealek Euskal Herria argiztatu dute atzera ere. Eskualde polarretan ohikoagoa den fenomeno elektromagnetikoa, besteak beste, Gasteizen, Hendaian, Karrantzan eta Ogoñon ikusi da.
Adituek baztertu egin zuten egunotan aurora borealak ikusteko aukera, Lurrean ekaitz geomagnetiko handia dagoen arren. Hain zuzen ere, uste zuten hodeiek ez zutela horretarako aukerarik emango. Dena den, zenbait tokitan, ostarteak baliatuta, more koloreko laino edo lerroak ikusi dira.
Urte berean bi aldiz gertatu da
Esan bezala, maiatzean ere ikusi ziren aurora borealak Euskal Herrian, Izabatik, Ibarratik, Hondarribitik, Murgiatik, Hernanitik, Zuiatik, Armintzatik...