Gizartea
Nobel sariak
Bakerrek, Jumperrek eta Hassabisek Kimika Nobel Saria jaso dute AAren bidez proteinen kodeak deszifratzeagatik
Agentziak | EITB Media
Hassabisek eta Jumperrek adimen artifiziala erabili dute proteina ezagunia guztien egitura iragartzeko; Bakerrek metodo konputerizatuak garatu ditu aurretik existitzen ez ziren proteinak sortzeko eta, kasu askotan, funtzio berriekin.
-
David Baker, John M. Jumper eta Demis Hassabis, Kimika Nobel saridunak. Argazkia: EFE
David Baker eta John M. Jumper (Ameriketako Estatu Batuak) eta Demis Hassabis (Erresuma Batua) Kimika Nobelarekin saritu dituzte gaur, konputazioaren eta adimen artifizialaren bidez proteinen egituren kodea argitzeagatik.
Hassabisek eta Jumperrek proteina ezagun ia guztien egitura iragartzeko erabili dute AA; Bakerrek aurretik existitzen ez ziren proteinak sortzeko metodo konputerizatuak garatu ditu eta, kasu askotan, funtzio berriekin, Suediako Zientzien Errege Akademiak bere motibazioan adierazi duenez.
Aurkikuntzei esker, hobeto uler daitezke gizakien bizi-funtzioak, besteak beste, gaixotasun batzuen zergatia eta antibiotikoekiko erresistentzia nola gertatzen den; era berean, nanomaterial berriak, minisentsoreak eta gutxiago kutsatzen duen industria kimikoa sortu, eta txertoen garapena bizkortzea ahalbidetuko du aurkikuntzak.
This year’s chemistry laureates Demis Hassabis and John Jumper have developed an AI model, AlphaFold2, to solve a 50-year-old problem: predicting proteins’ complex structures.
— The Nobel Prize (@NobelPrize) October 9, 2024
Check out two examples of protein structures determined using AlphaFold2. First up, a bacterial enzyme… pic.twitter.com/ckIiIAGGMX
Suediako Zientzia Akademiako Johan Aqvistek adierazi duenez, aurtengo sariak "proteinen egituren mundu erabat berria ireki du: batzuk existitzen zirela jakina zen, baina ez nolakoak ziren, eta beste batzuk hutsetik diseinatzen dira, naturan existitzen ez direnak, baina "era guztietako gauza zoragarriak egin ditzaketenak".
“What’s most exciting is that this prize has opened up a completely new world of protein structures."
— The Nobel Prize (@NobelPrize) October 9, 2024
Immediately after the announcement, Professor Johan Åqvist, was interviewed regarding the 2024 Nobel Prize in Chemistry. pic.twitter.com/UrOhiqzW6t
Prentsaurrekoan telefonoz hitz egin du Bakerrek, eta esan du "erabat ohoratuta" sentitzen dela sariagatik, eta pozik azaldu da "proteinen diseinuak hamaika modutan mundua leku hobea bihur dezakeelako", adibidez, osasungintzaren edo medikuntzaren esparruan.
Demis Hassabisek, neurozientzian adituak, 2010ean DeepMind sortu zuen, mahai-jokoetarako AA modeloak garatzen zituen konpainia. Lau urte geroago, Google erraldoi teknologikoari saldu zioten.
2018an, Hassabisek bere sinadura CASPen inskribatu zuen eta IA AlphaFold ereduarekin iragarpenen % 60 zuzenak izatea lortu zuen, aurreko urteetan beste zientzialari batzuek erdietsitako % 40tik gorakoa.
John Jumper, proteinetan aditua, Hassabisen ekipoan sartu izanak eta aurkitu berri ziren sare neuronal artifizialen erabilerak bi urte geroago AlphaFold2-rekin jauzi kualitatibo bat egitea ahalbidetu zien. Emaitza kristalografiakoak bezain onak ziren, baina askoz azkarragoak: lehen urteak behar zena lortzeko, orain minutu gutxitan egin dezakete.
EXCLUSIVE: The moment John Jumper shares the news about his 2024 Nobel Prize in Chemistry.
— The Nobel Prize (@NobelPrize) October 9, 2024
"Glad you guys are all caught up now!" pic.twitter.com/OhNSwiKwgQ
David Baker 1990eko hamarkadan hasi zen proteinen egiturak aztertzen, eta horiek aurreikus zitzakeen software bat garatu zuen, Rosetta izenekoa.
Baker (Seattle, 1962) Kaliforniako Unibertsitatean doktoratu zen 1989an, eta gaur egun Washingtongo Unibertsitatean irakasten du. Hassabisek (Londres, 1976) Londreseko University Collegen ikasi zuen, eta Google DeepMindeko zuzendari exekutiboa da. John M. Jumperrek (Little Rock, 1985) Londresen bertan egiten du lan, eta Chicagoko Unibertsitatean ikasi zuen.
Bakerrek sariaren erdia irabazi du, aurten 968 000 euro; Hassabisek eta Jumperrek beste erdia erdibana egin beharko beharko dute.
Ostegunean Literaturaren Nobel Sariaren berri emango dute, eta sari-banaketak Bakearen eta Ekonomiaren Nobel golardoekin jarraituko du hurrengo egunetan.