Gizartea
trafikoa
AP-8ko Irungo ordainlekua itxita egongo da igandean
eitb media
Bentetako ordainlekua, Behobiarako noranzkoan, eta 7. irteera, Bilborako noranzkoan, itxiko dituzte igande honetan, 07:00etatik 20:00etara, markesina zaharra botatzeko.
-
Irungo bidesaria, artxiboko argazkia.
AP-8ko ordainlekua zirkulaziorako itxiko dute Irunen igande honetan, urriak 6, Bentetan, markesina zaharra eraisteko. Era berean, 7. irteera ere itxiko dute, Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez.
Hortaz, Txingudiko biribilgunetik Behobiarako noranzkoan dagoen AP-8ko ordainlekurako sarbidea eta Bilborako noranzkoan dagoen 7. irteera itxiko dituzte, 07:00etatik 20:00etara.
Alternatiba gisa, Behobia-Baionarako noranzkoan doazen gidariek GI-636 eta N-121-A errepideak erabili beharko dituzte Zaisaraino, eta Behobiatik sartu autobidera. Bilboko noranzkoan, berriz, 0 irteera erabili beharko dute, eta kontrako bidea egin.