Itxi

Gizartea

Reala-Anderlecht

Anoetako istiluengatik atxilotutako Anderlechteko gainerako hiru atxilotuak, aske

agentziak | eitb media

Atxilotuetako bat epaitegitik igaro gabe utzi zuen aske Ertzaintzak; bigarrena, berriz, ostiralean eraman zuten epaile aurrera, eta horrek aske uztea erabaki zuen. Gainerako hirurak Ertzaintzaren Donostiako komisarian egon dira larunbat goizera arte.

  • Momento de los incidentes en el Reale Arena. Foto: EFE

    Momento de los incidentes en el Reale Arena. Foto: EFE

Guardiako Epaitegiak aske utzi ditu gaur goizean epailearen aurretik igaro diren Anderlechteko hiru jarraitzaile ultrak, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Ertzaintzak Belgikako futbol taldeko bost zale erradikal atxilotu zituen ostegunean, Anderlechtek Realaren aurka Anoetan jokatu zuen Europa Ligako partidan.

Zelaian bertan atxilotu zituzten guztiak, Ertzaintzak zale bisitarien harmailean esku hartu zuenean, hainbat ultrak objektuak jaurti ondoren beheko harmailara, Realaren familia harmaila dagoen lekura.

Atxilotuetako bat epaitegitik igaro gabe askatu zuen Ertzaintzak; bigarrena, berriz, ostiralean eraman zuten epailearen aurrera, eta horrek aske uztea erabaki zuen.

Gainerako hirurak Ertzaintzaren Donostiako komisarian egon dira larunbat goizera arte, Gipuzkoako hiriburuko Guardiako Epaitegiaren esku geratu arte, eta arratsaldean aske utzi dituzte.

Bingen Zupiria Segurtasun sailburuak "onartezintzat" jo ditu Reale Arenan izandako istiluak, eta "berriro gerta ez dadin zer egin daitekeen aztertu" beharko dela esan du. Zupiria Ertzaintzako Brigada Mugikorraren Unitatearen 40. urteurreneko ekitaldian izan da gaur, Iurretan (Bizkaia).

Hedabideen aurrean egindako adierazpenetan, Zupiriak berretsi du Anoetan gertatutakoa "erabat onartezina" dela. Sailburuak nabarmendu duenez, "gure klubetako zaleen portaera eredugarria izan da joan den astean". "Hori nabarmendu behar da, gertatu behar ez zenari bakarrik erreparatzen diogulako, baina ostegunean Donostian gertatu zenaren protagonistak atzerriko talde bateko zaleak izan dira", azaldu du.

Segurtasun dispositiboa egokia izan ote zen galdetuta erantzun duenez, "dispositiboak hirietan istiluak ekidin nahi zituen, eta ez zen istilurik izan ez Bilbon, ez Donostian, ez Gasteizen"; aitzitik, "ustekabeko egoera bat gertatu zen Anoeta estadioaren barruan", eta "zer egin daitekeen aztertu beharko da, berriro gerta ez dadin".