Gizartea
Zozketa
Euromillonesek 162 milioi euro utzi ditu Derion
Agentziak | EITB Media
Derioko Herriko Plazan dagoen administrazioan baliotu zen txartela, Internet bidez. Asmatzaileak 162.256.512 milioi euro irabazi ditu.
-
Derioko Herriko Plazan dagoen administrazioan baliotu da txartela.
Ostiral honetako Euromillonesek 162 milioi euro baino gehiago utzi ditu Derion. Lehen mailako asmatzaile bakarra izan da.
Derioko Herriko Plazan dagoen administrazioan baliotu zen txartela, Internet bidez. Asmatzaileak 162.256.512 milioi euro irabazi ditu.
Azken zozketako zenbaki irabazleak hauek izan dira: 4, 8, 16, 17 eta 20. Izarrak, berriz, 6 eta 1 izan dira.