Itxi

Gizartea

Trafikoa

N-634 errepidea itxita dago Zarautz eta Getaria artean, baina zabaldu dute Usurbilen

EITB Media

Bi luizik eragin dute errepidearen itxiera bi puntu horietan. Usurbilgo lur-jauzia garbitu dute eta trafikoa normaltasunera itzuli da inguru horretan.

0:37
Luizia Usurbilen. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia.

Azken orduetako euriek lur-jauziak eragin dituzte N-634 errepidean, Gipuzkoako kostaldean, eta bi lekutan errepidea itxi behar izan da.

Alde batetik, Zarautz eta Getaria arteko zatian izan da luizietako bat. Errepidea tarte horretan erabat itxita dago bi noranzkoetan eta trafikoa Meagatik bideratzen ari dira. Segurtasun Sailak adierazi duenez, errepide tarte hori gau osoan egon daiteke itxita.

Bestetik, Usurbil eta Orio arteko tartea itxita egon da asteazken arratsaldean, 5. kilometroan izandako luiziaren ondorioz. Errepideetako teknikariek ingurua garbitu dute eta trafikoa bere onera itzuli da.