Gizartea
Trafikoa
Normaltasuna itzuli da errepideetara, goiz korapilatsu baten ostean
EITB Media
A-15ean, hiru pertsona zauritu dira, bost ibilgailuren arteko istripuan. N-1ean, lau kilometrorainoko auto ilarak sortu dira, hainbat ibilgailuk talka egin baitute. Halaber, bi txapa kolpe gertatu dira AP-8 autobidean, Zestoan eta Zarautzen.
-
A-15, gaur. Argazkia: EITB Media
A-15ean, N-1ean eta AP-8an gertatutako istripuen ondorioz, goiz korapilatsua izan da Gipuzkoako errepideetan. Hala ere, eguerdia baino lehen, trafikoa normaltasunera itzuli da.
Goizeko lehen orduan, bost ibilgailuren arteko istripua izan da A-15 autobian, Andoain parean, eta hiru pertsona zauritu dira, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Zaurituak Donostia Ospitalera eraman dituzte, baina, itxuraz, min hartutakoen osasun egoera ez da larria.
07:15ak aldera kamioi batek eta lau autok talka egin dute, Andoain parean, Iruñera bidean.
Ezbeharraren ondorioz, erreietako bat itxi dute Iruñerako noranzkoan eta bizpahiru kilometroko auto ilarak sortu dira.
¿¿¿Ibilgailu askoren #Istripua #A15 Km 160 #Andoain-en Iruñeko norantzan
— Trafiko (@trafikoaEJGV) October 2, 2024
¿Errei bat ITXITA
¿¿¿¿#Autopilaketak
¿¿¿Accidente múltiple en A-15 Pk 160 Andoain sentido Pamplona
¿Un carril cortado
¿¿¿¿Retenciones
¿¿011#Trafikoa pic.twitter.com/NWwQz9ZlYi
Ez da gaur goizean inguru horretan gertatu den istripu bakarra izan. 08:00ak aldera, hainbat ibilgailuren arteko txapa istripua gertatu da N-1 errepidean, Villabona parean, eta 10 kilometrorainoko auto ilarak sortu dira, Lasartera bidean. Ezbeharra izan duten ibilgailuak erretiratu eta bidea garbitu ondoren, trafikoa normaltasunera itzuli da, 10:30ak aldera.
¿¿#Istripua #N1 km 444 #Villabona-n Lasarteko norantzan. ¿Errei bat itxita eta 4 km-tako #autopilaketak.
— Trafiko (@trafikoaEJGV) October 2, 2024
¿¿Accidente en la N-1 pk 444 en Villabona sentido Lasarte. ¿Un carril cortado y retenciones de 4 km.
¿¿011#Trafikoa pic.twitter.com/GFT54EtDzb
Gainera, bi txapa kolpe gertatu dira AP-8 autobidean, Zestoan eta Zarautzen, eta 1,5 kilometroko eta 3 kilometroko auto ilarak sortu dira, hurrenez hurren, Bilbora bidean.
¿¿Bi #istripu autopistan Bilboko norantzan:
— Trafiko (@trafikoaEJGV) October 2, 2024
¿¿#AP8 km 41 #Zarautz-en.
¿¿#AP8 km 47 #Zestoa-n.
¿¿Dos accidentes en la autopista sentido Bilbao:
¿¿Ap-8 pk 41 en Zarautz.
¿¿Ap-8 pk 47 en Zestoa.
¿¿011#Autopilaketak #Trafikoa pic.twitter.com/VW0JDZ7hT5
Bestalde, Nafarroan, lau ibilgailuren arteko istripuak auto ilara luzeak eragiten ditu Zizurren, Foruzaingoak jakinarazi duenez.