Itxi

Gizartea

Epaiketa

Aintzane Pujana hiltzeaz akusatutakoek beste emakume bat sexualki esplotatu zuten eta eraso egin zioten

Agentziak | EITB Media

Ertzaintzako zenbait agentek deklaratu dute epaiketaren laugarren saioan, eta akusatuek gazte donostiarra hil aurreko eta ondorengo egunetan izan zuten jarrera azaldu dute.

  • Aintzane Pujanaren hilketaren epaiketa egiten ari diren gela. Argazkia: EFE.

    Aintzane Pujanaren hilketaren epaiketa egiten ari diren gela. Argazkia: EFE.

Aintzane Pujanaren hilketa argitzeko egiten aria diren epaiketaren laugarren egunean deklaratu duten Ertzaintzako agenteek adierazi dute hilketa leporatzen dioten bikoteak "beste emakume bati eraso egin" ziotela eta "sexualki esplotatu" zutela Errenterian, baina emakume horrek ez zuela gertatutakoa salatu nahi izan.

Gazte donostiarraren hilketa ikertu zuten hainbat polizia-agentek deklaratu dute Gipuzkoako Auzitegiko Hirugarren Sekzioan egiten ari diren epaiketaren laugarren jardunaldian. 

Ertzainetako batek akusatuek "prostituitzera behartu" nahi izan zuten Errenteriako emakumearen kasuari buruzko informazio gehiago eman du. Agentearen hitzetan, bikotea neska gaztearen lagun egin zen Errenteriako nekazal etxe batean egon ziren bitartean, baina handik gutxira, neskak "laguntza eskatu" zuela. Akusatuek fisikoki "eraso egin" ziotela adierazi zion nekazal etxeko arduradunari eta "sexualki esplotatu" zutela aitortu zien senitartekoei. Alabaina, agentearen hitzetan, Ertzaintzak ezin izan zuen polizia-jarduerarekin jarraitu, kaltetuak ez zuelako gertatutakoa salatu nahi izan.

Beste polizietako batek jakirazi du akusatuek Ertzaintzara deitu zutela Aintzane Pujanaren gorpua aurkitu baino egun batzuk lehenago, beste bezero batzuek egiten zuten zaratarekin kexu zirelako. Bere aburuz, akusatuen aulkian esertzen den emakumeak "ez zirudien han gogoz kontra zegoenik".

Azkenik, beste agente batek ere zalantzan jarri du emakumezko akusatuaren jarrera, eta Aintzaneren heriotzaren berri eman ziotenean egin zuen "kontakizunak gidoia ematen zuela" esan du.