Gizartea
Trafikoa
Txorierriko igarobidea zabalik da, istripua izan duten kamioiak kendu ondoren
EITB Media
Istripua Zamudio parean izan da, Barakaldorako noranzkoan. Kamioi gidarietako bat zaurituta eraman dute Gurutzetako erietxeara. Auto-pilaketak izan dira eguerditik arratsalde erdira arte.
Bi kamioik istripua izan dute astearte eguerdian N-637 errepidean, Txorierriko igarobidean, Zamudio parean. Bietako bat irauli egin da, errepide erdian gelditu eta auto-pilaketak eragin ditu.
Kamioi gidarietako bat arin zauritu egin da istripuan eta Gurutzetako erietxera eraman dute.
Errepidea erabat itxita egon da denbora tarte batean, Barakaldorako noranzkoan. Ertzaintza bertaratu denean, hiru erreietako bat prestatu du ibilgailuak pasatu ahal izateko eta trafikoa mugitzen hasi da.
Arratsaldean kamioiak errepidetik kendu dituzte eta galtzada garbitu dute. Errepidea 18:00ak aldera zabaldu dute.