Bi pertsona hil dira Lodosan eta Urotzen izandako trafiko istripu banatan
54 urteko gidari gipuzkoar bat hil da ostegun honetan Lodosan, artikulatutako bi kamioik talka eginda.
Hildakoa merkantzia arriskutsuak zeramatzan kamioia gidatzen zuen garraiolari gipuzkoar bat da. LABek ohar baten bidez jakinarazi duenez, gertaera salatu eta datorren astean mobilizazioak deituko dituzte LAB, ESK, STEILAS, EHNE, HIRU eta CGT sindikatuek.
Foruzaingoak jakitera eman duenez, istripua 13:40an gertatu da, NA-134 errepideko 67,8 kilometroan (Ebroko ardatza), eta bi noranzkoetan itxi dute bidea.
Talkaren ondorioz, kamioietako bateko gidaria momentuan hil da eta, suhiltzaileek atera behar izan dute haren gorpua, harrapatuta zegoena.
Beste ibilgailuaren gidaria, 26 urteko gizonezkoa, Lizarrako Garcia Orcoyen ospitalera eraman dute, aurpegian zauri arinak zituela.
Ibilgailuetako bat, azido sulfurikoa (% 70ean) zeraman zisterna-kamioia, irauli egin da eta substantzia hori isuri egin da, baina ez da horren ondorioz inor kaltetu.
Lodosako suhiltzaileak, mediku talde bat, bi anbulantzia, Guardia Zibila, Udaltzaingoa eta Foruzaingoa bertaratu dira.
Foruzaingoaren Tuterako Atestatuen Unitateak bere gain hartu ditu eginbideak.
Hildako bat, Urotzen
58 urteko gizonezko bat hil da ostegun arratsaldean Lizoain-Arriasgoitin, NA-150 errepidetik zihoan ibilgailua bidetik aterata.
SOS Nafarroak 14:53an jaso du istripuaren berri, eta Cordovillako suhiltzaileak, inguruko talde mediko bat, anbulantzia medikalizatu bat eta Foruzaingoaren trafikoko patruilak bidali ditu istripuaren lekura.
Ibilgailua, furgoneta bat, bidetik atera da eta hormigoizko pasabide baten aurka talka egin du, NA-150 errepideko 9,4. kilometroan.
Larrialdi-taldeek ezin izan dute ezer egin gidariaren bizia salbarzeko eta tokian bertan hil da. Foruzaingoaren Bide Segurtasuneko patruilek bideratu dute zirkulazioa.
Gidariaren gorpua Nafarroako Auzitegi Medikuntzako Institutura eramango dute, autopsia egin diezaioten. Foruzaingoaren Iruñeko polizia-etxeko Argiketen Brigadako kideek bideratu dituzte ezbeharraren eginbideak.
Albiste gehiago gizartea
Baso-suteen erdia baino gehiago nahita eragindakoak izaten dira
Azken orduetan hainbat pertsona atxilotu dituzte baso-sute ezberdinen erantzule gisa, Avilako suhiltzaile bat, kasu, 2.200 hektarea baino gehiago erre baitzituen, antza, lana lortu asmoz.
Zarrakazteluko sutea freskatzen eta kontrolatzen jarraitzen dute
Gauean bertan lan egin duten suhiltzaileei txandaka egiten zaie lan 8:00etatik. Suhiltzaileek freskatze-lanak eta puntu beroen kontrola egingo dituzte asteazken goizean.
Gasteizko kaleetan bizi diren berrogeita hamar bat maliar, asiloa noiz tramitatzeko zain
Maliko 50 bat asilo-eskatzaile kalean bizi dira, Arabako hiriburuan, izapideak hasteko hitzordua lortu bitartean. Arabako Bolikostarren Elkarteak aldi baterako bizitegi-irtenbideak eskatu ditu.
Kontrolpean da Errioxan piztu eta Bastidara iritsi zen sutea
Errioxako San Pelaio mendian piztu zen sua, eta ordubete pasatxoan egin zuen salto Arabara, haizearen eraginez.
Errioxan piztutako baso-sute bat Arabara iritsi da
Errioxako Gimileo herrian piztu da sua, baina Araban sartu da makaldi batetik. Hori dela eta, Guardiako suhiltzaileak bertaratu dira, sua itzaltzeko lanetan laguntzeko.
Dozena bat baso-sute baino gehiago Espainia kiskaltzen ari dira, eta gutxienez bi hildako utzi dituzte
Sute gehienak Gaztela eta Leonen (5.000 pertsona baino gehiago daude etxetik kanpo) eta Ourensen (Galizia) piztu dira, baina Tres Cantosen (Madril), Navalmoralejon (Toledo) eta Tarifan (Cadiz) ere sute handiak izan dira.
Elkarretaratze jendetsua egin dute Pobesen Viloriako hilketa salatzeko
Kartzelara bidali du epaileak Vilorian 34 urteko gizon bat hiltzeagatik atxilotutako gaztea. Erriberagoitiko udalak ezarritako hiru dolu-egunetako lehena da gaurkoa, eta gaur iluntzean elkarretaratzea egin dute herritarrek.
Ezkaba mendiaren magalean aurkitu dute joan den ostiralean Atarrabian desagertutako 70 urteko gizonaren gorpua
Gorpua toki malkartsu batean dagoenez, erreskate helikopteroa beharko da gorpua bertatik ateratzeko, ondoren autopsia egiteko.
Dozenaka pertsonak Urumea ibaia garbitu dute "altxorraren bila" berezi batean
Aste Nagusiko egitaraua zabala da eta hiriko txoko guztietara zabaltzen da. Gaur, Loiola auzoan, 40 pertsona sartu dira urumea ibaian 15 kanoatan, "altxorraren bila" original batean parte hartzeko. Helburua ibaia garbitzea zen, eta parte-hartzaileek mota guztietako hondakinak aurkitu dituzte.
Fuenmayorreko kanpalekuan oporretan zegoen 7 urteko ume bizkaitar bat hil da
Errioxako Gobernuak ez du heriotzaren zergatiaren berri eman, baina baztertu egin du bero-kolpe batengatik edo istripu batengatik izan denik. Haurra Sestao River futbol taldeko jokalaria zen.