Gizartea
TRAFIKOA
Egoera bere onera etorri da Kadaguako igarobidean, bi ibilgailuren arteko istripuak ilarak eragin ondoren
EITB MEDIA
Bestalde, Azkoitian, GI-3210 errepidean, Azkarateko gainean, auto batek eta kamioi batek elkarren kontra jo dute, Elgoibarrerako noranzkoan. Autoaren gidaria barruan harrapatuta geratu da eta suhiltzaileek atera dute.
-
Irudia: @trafikoaEJGV
Auto batek eta kamioi batek elkarren kontra jo dute Kadaguako igarobidean, Gueñes parean, eta auto-ilarak sortu dira Bilborako noranzkoan, hiru kilometrorainokoak. Kolpearen ondorioz, pertsona bat zauritu da eta Gurutzetako Ospitalera eraman dute.
Ertzaintzak jakitera eman duenez, 06:45ean izan da ezbeharra, BI-636 errepidean. Eskuineko erreia itxi egin behar izan dute, harik eta garabiek bi ibilgailuak bertatik erretiratu arte. 09:00ak alderako, egoera poliki-poliki bere onera etorri da.
Bestalde, Azkoitian, GI-2634 errepidean, Azkarateko gainean, auto batek eta kamioi batek batak bestea atzetik jo dute, Elgoibarrerako noranzkoan.
Ezbeharrean, autoaren gidaria barruan harrapatuta geratu da eta suhiltzaileek atera dute. 08:15 inguruan izan da istripua.