Gizartea
Gertakaria
Adingabe bat zauritu da Donostiako etxebizitza batean, kanpin-gas bonbona baten leherketak eraginda
EITB Media
Zauritutako nerabea Gurutzetako Ospitalera (Barakaldo) eraman behar izan dute, erredurak zituelako. Gertakaria 19:30ean jazo da, Xalbador Bertsolariaren kalean (Donostia).
2007an jaiotako nerabe bat zauritu da gaur Donostiako etxebizitza batean izandako leherketa baten ondorioz, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i baieztatu dionez.
Gertakaria 19:30ean jazo da, Antigua auzoko Xalbador Bertsolariaren kalean. Antza denez, kanpin-gas bonbona batek eztanda egin du, eta erredurak eragin dizkio adingabeari.
Donostiako suhiltzaileak, Ertzaintza eta osasun-langileak bertaratu dira, eta zauritua artatu dute. Ondoren, Gurutzetako Ospitalera eraman dute, erredurak zituelako.