Itxi

Gizartea

Trafikoa

Ireki dute Sakanako autobidea, Uharte Arakil parean

agentziak | eitb media

A-10 autobidean, Iruñeko noranzkoan, itxita izan da erreietako bat, uholdeengatik gaur eguerdira arte. Azken orduetan normaltasuna da nagusi Nafarroako ibaietan.

Errei bat itxita izan dute Sakanako autobidean (A-10), Uharte Arakilen, Iruñeko noranzkoan, uholdeengatik, atzoko 21:00etatik gaurko 13:00ak arte, Foruzaingoak jakitera eman duenez. Ordu horretan itzuli da egoera normaltasunera.

Foruzaingoak tentuz gidatzeko eskatu du goizean, eurite handiak izan daitezkeelako oraindik han-hemenka.

Dena den, azken orduotan normaltasuna da nagusi Nafarroako ibaietan, Nafarroako Gobernuaren arabera.