Itxi

Gizartea

Argazki-erreportajea

Espainia, 'The New York Times'en begietan

Erredakzioa

Egunkariak 15 argazki publikatu ditu, krisi ekonomikoak Espainian izandako ondorioak erakusteko.

  • Gizonezko bat, edukiontzi batean elikagaiak bilatzen. Argazkia: Samuel Aranda/The New York Times

    Gizonezko bat, zabor edukiontzi batean elikagaiak bilatzen, Espainian. Argazkia: Samuel Aranda/The New York Times

The New York Times egunkari ospetsuak argazki-erreportaje bat publikatu du, krisi ekonomikoak Espainian izandako ondorioak erakusteko. Izenburua, "Espainia, zorroztasuna eta gosea".

Irudiok Samuel Aranda argazkilari espainiarrak egin ditu. Iaz, World Press Photo saria irabazi zuen.

Argazkiak oso gogorrak dira, eta krisiak kaltetutakoen egunerokoa islatzen dute: sendi bat etxetik noiz botako zain, gizonezko bat zabor edukiontzi batean elikagaiak bilatzen, beste bat karabana zikin batean bizitzen, 'suminduen' eta hainbat sindikaturen protestak...

Irudiekin batera, testuingurua azaltzeko testu bat idatzi dute. Adibidez, zabor edukiontziaren argazkian (albiste honetan agertzen dena), Espainiako gazteen % 50 baino gehiago langabezian daudela gogorarazi du kazetak.

Beste argazki batean, Caritasen azken txostena aipatu du. Horren arabera, 2010. urtean, hau da, krisia hasi eta urte erdira soilik, ia milioi bat pertsona zeuden Espainian gosea pasatzen, 2007an baino bi aldiz gehiago.