Gizartea
EGURALDIA
Larunbat arratsaldeko euri-jasa bortitzek uholdeak utzi dituzte Auza herrian, Ultzaman
EITB Media
Ekaitz estatikoek 132,6 litro ur bota dituzte metro koadroko Eltzaburun eta inguruetan. Bestalde, A-10 errepidea itxi behar izan dute Arakilen, Iruñerako noranzkoan, uholdeengatik.
Ultzama ibarreko bizilagunek larunbat arratsalde-gau gogorra bizi izan dute eskualdean izan diren euriteen ondorioz. Ekaitz estatikoek 132,6 litro ur bota dituzte metro koadroko larunbat arratsaldean Eltzaburun.
Prezipitazioen ondorioz, ibaiak gainezka egin du Auza herrian, eta zenbait etxabe urpean geratu dira. Urak metro erdiko altuera harrapatu du.
Nafarroako herri horretako bizilagunek argazkiak eta bideoak argitaratu dituzte sare sozialetan, aurretik inoiz bizi izan ez duten zerbait erakusteko:
Más vale que en el Norte nos íbamos a librar... en mi vida había visto esto en Ultzama. @ElTiempoNavarra digno de ver pic.twitter.com/V1zQ4AIlJD
— Sandra Iraizoz¿¿ (@sandrachaia) September 21, 2024
Irudietan argi ikusten da herriko hainbat kale eta haur parke bat urak hartuta:
Me las ha enviado hace un rato mi hermano que vive en Auza pic.twitter.com/fTZPn0PtaD
— Mitxel Guelbenzu (@MitxelG) September 21, 2024
Sakanan ere arazoak eragin ditu euriak zirkulazioan. A-10 autobidea itxi behar izan dute Arakil parean, Iruñerako noranzkoan, uholdeengatik.
Nafarroako erdialdean alarma gorria ezarri dute 21:00etatik gauerdira arte.
Ultzamako ur-goraldiaren bilakaera ikusi beharko da datozen orduetan. 21:30 aldera, ibaiak ez du arazorik eragin Atarrabia aldean, baina gauean horri begira egon dira:
En estos momentos, el cauce del río #Ultzama a su paso por #Villava #Atarrabia transcurre con normalidad a la espera de la probable crecida que pueda llegar por la tormenta en la Ultzama. pic.twitter.com/Ftg7aN4VUI
— Radiovoluntarios Emergencias NAVARRA (@Remer_NavarraPC) September 21, 2024
Ondorengo orduetarako iragarpenari dagokionez, igandean, giro ezegonkorrak jarraituko du, baina egunaren amaieran lasaitzera egingo du. Zerua hodeitsu egongo da, eta zaparradak eta ekaitzak bota ditzake goizean goizetik. Mendebaldeko haizea ibiliko da hasieran, eta ipar-mendebaldekoa sartuko da arratsaldean. Tenperaturak behera egingo du.
Astelehenean, udazkenaren hasieran, giroa lasaiagoa izango da. Hegoaldean, zerua hodei gutxirekin agertuko da; iparraldean, berriz, hodei gehiago ikusiko ditugu, baina ostarteak ere zabalduko dira. Kostaldean, hodeitza ugariago izan daiteke, eta baliteke egunaren lehen zatian euri pixka bat egitea, batez ere Lapurdin. Mendebala ibiliko da, baina arratsaldean ipar-mendebaldekoa nagusituko da, eta zakarrago joko du kostaldean. Tenperaturak berdintsu jarraituko du, eta ozta-ozta gaindituko du 20 ºC-ko langa.
Asteartean eta asteazkenean, ildo beretik jarraituko du eguraldiak, eta ostegunean, okerrera egingo du eta euria egitea espero da.
Kontsultatu eguraldiaren iragarpena, eta bidali argazkiak eta bideoak.