Itxi

Gizartea

Ezbeharra Nafarroan

67 urteko motozale bat larri zauritu da Erron, errepidetik aterata

Agentziak | EITB Media

Zauritua anbulantzian eraman dute Nafarroako Unibertsitate Ospitalera. Garezurreko traumatismo larria omen du. Istripua N-135 errepidean gertatu da, 17:10ean.

67 urteko gizonezko bat larri zauritu da gaur arratsaldean Erron (Nafarroa), motor batean zihoala errepidetik aterata.

Istripua N-135 errepidean gertatu da, Erron, Nafarroako Gobernuak ohar baten bidez jakinarazi duenez.

SOS Nafarroa larrialdietarako zerbitzuak 17:10ean izan du ezbeharraren berri, eta oinarrizko bizi-euskarriko anbulantzia bat, bizi-euskarri aurreratuko anbulantzia bat (medikalizatua), Aurizko mediku-taldea eta Foruzaingoa bertaratu dira.

Zauritua, 67 urteko gizonezko bat, anbulantzian eraman dute Nafarroako Unibertsitate Ospitalera. Garezurreko traumatismo larria omen du.

Foruzaingoak ikerketa abiatu du istripuaren arrazoiak argitzeko.

logo eitb nahieran
NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN