Itxi

Gizartea

EUSKO JAURLARITZA

Osakidetzako plantilla handitzeko eta 48 orduan anbulatorioetan arreta emateko agindu du Osasun sailburuak

Agentziak | EITB Media

Eusko Legebiltzarreko Osasun Batzordean egin duen agerraldian, herrietan betetzeko zailak diren lanpostuak betetzeko lan eskaintza publiko berezia iragarri du. Halaber, Osakidetzan egiturazko 2.000 lanpostu gehiago sortuko direla aurreratu du.

  • Alberto Martinez Osasun sailburua, Eusko Legebiltzarreko Osasun batzordean

    Alberto Martinez Osasun sailburua, Eusko Legebiltzarreko Osasun batzordean. Argazkia: EFE

Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak Lehen Arreta indartzea jarri du legealdiko helburu nagusi gisa, anbulatorioetan bi egun baino lehen artatua izatea lehentasun gisa jarrita (kasu larrienetan, 24 orduan). Helburu hori lortzeko asmoz, Osasun Sailak Lehen Arretako medikuek egin behar dituzten burokrazia lanak % 40 murrizteko plana jarriko du abian datozen sei hilabeteetan. Gainera, herrietan betetzeko zailak diren lanpostuak betetzeko lan eskaintza publiko berezia egingo dela eta Osakidetzan egiturazko 2.000 lanpostu gehiago sortuko direla iragarri du.

Osasun sailburuak agerraldia egin du Eusko Legebiltzarreko Osasun Batzordean, Osasun Sailak legealdi honetan dituen helburuak eta erronkak aurkezteko.

Bertan esan duenez, bere helburu nagusia Lehen Arretako sarbidea eta arreta hobetzeko talka plana diseinatzea izango da. Horren baitan, besteak beste, agendak malgutuko dira, taldeen antolaketa egokituko dute eta hitzordua eskatzeko webgunea hobetuko dute, kasu larrienak 24 orduan eta gainerakoak 48 orduan artatzeko. Edozein kasutan, pandemiaren aurreko arreta epeetara itzultzeko "urteak" beharko direla onartu du.

Lan eskaintza publikoei lotuta, aurtengo abenduan 11.000 lanpostuko deialdia egingo dela nabarmendu du. Halaber, Osakidetzan egiturazko 2.000 lanpostu gehiago sortuko direla aurreratu du, eta herrietan betetzeko zailak diren lanpostuak betetzeko lan eskaintza publiko berezia iragarri du.

Informazioa osatzeko lanean ari gara...