Gizartea
Polizia operazioa
Gutxienez 8 pertsona atxilotu dituzte Logroñon eta Oionen, droga trafikoaren aurkako operazio batean
Agentziak | EITB Media
Operazioak zabalik jarraitzen du, eta atxiloketa gehiago egon daitezke hurrengo egunetan.
-
Polizia operazioa Logroñon. Argazkia: EFE
Guardia Zibilak gutxienez zortzi pertsona atxilotu ditu Logroñon (Errioxa) eta Oionen (Araba), droga trafikoaren aurkako operazio batean.
Poliziak zabaldutako informazioaren arabera, Errioxako hiriburuko eta inguruko hainbat tokitan eta Arabako hainbat tokitan bost miaketa egin dituzte.
Operazioa goizaldean abiatu da eta zabalik dago oraindik. Hori dela eta, atxiloketa gehiago egon daitezke hurrengo egunetan.
Errioxako agenteak ez ezik, Nafarroakoak eta Arabakoak ere ari dira parte hartzen operatiboan.
San Mateo jaiak ostiralean (irailak 20) hasiko dira Logroñon, eta, antza, talde kriminal bat desegitea da helburua.