Gizartea
Indarkeria matxista
35 urteko gizon bat atxilotu dute, Lazkaon emakume bati sexu-erasoa egitea egotzita
Agentziak | EITB Media
Gertakariak joan den igandeko 02:30ean jazo ziren. Biktimak salaketa jarri zuen egun berean, eta Ertzaintzak ordu batzuk geroago atxilotu zuen ustezko erasotzailea. Atxilotua epailearen esku utzi zuten, eta aske geratu zen.
Ertzaintzak 35 urteko gizon bat atxilotu du Lazkaon (Gipuzkoa), emakume bati sexu-erasoa egitea leporatuta. Biktimari ukituak egin zizkion.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi du igandean gertatu zela, 02:30ean.
Biktimak salaketa jarri zuen egun berean, eta Ertzaintzak ordu batzuk geroago atxilotu zuen ustezko erasotzailea.
Atxilotua epailearen esku utzi zuten, eta aske geratu zen.
Gipuzkoako Foru Aldundiak ohar bat zabaldu du erasoa gaitzesteko, eta biktimari "gertutasuna eta elkartasuna" adierazi dizkio.
Foru erakundeak azaldu duenez, "emakumeen eta gizonen arteko berdintasun faltak, emakumeak menderatu eta kontrolatu nahi dituzten jarrera eta ideia matxistek eragiten dituzte horrelako erasoak".