Itxi

Gizartea

Bizkaia

61 urteko gizonezko bat hil da Zornotzan, traktorearekin istripua izanda

EITB Media

Ezbeharra atzo arratsaldean jazo zen, udalerriko San Antonio auzoan. Ertzaintzak ikerketa zabaldu du istripuaren nondik norakoak argitzeko.

61 urteko gizonezko bat hil da Zornotzan (Bizkaia) traktorearekin istripua izanda, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. 

Ezbeharra atzo arratsaldean jazo zen, San Antonio auzoan. Larrialdi zerbitzuek 17:30 aldera izan zuten istripuaren berri. Suhiltzaileak eta Ertzaintzaren hainbat patruila bertaratu ziren. 

Gizona bertan hil zen, zituen zauri larriek eraginda. 

Ertzaintzak ikerketa abiatu du istripuaren nondik norakoak argitzeko.