Gizartea
Trafikoa
AP-8 autobidea itxi dute gaur gauean Itziarren, Bilborako noranzkoan, zorua berritzeko
Agentziak | EITB Media
Autobidea larunbateko 20:00etatik igandeko 08:00etara egon da itxita, eta Behobiarako noranzkoan jarri duten bypassetik bideratu dute zirkulazioa. 54,400 eta 57,900 kilometroen artean itxi dute, eta Itziarko lotuneko sarrera- eta irteera-adarrei eragin die, itxita egon baitira.
AP-8 autobidea itxi dute gaur gauean Itziar (Gipuzkoa) parean, Bilborako noranzkoan, zorua berritzeko, Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez.
Autobidea larunbateko 20:00etatik igandeko 08:00etara egon da itxita, eta Behobiarako noranzkoan jarri duten bypassetik bideratu dute zirkulazioa.
54,400 eta 57,900 kilometroen artean itxi dute, eta Itziarko lotuneko sarrera- eta irteera-adarrei eragin die, itxita egon baitira. Bilboko noranzkoan dagoen zerbitzugunerako (gasolindegia eta kafetegia) sarbidea ere itxita egon da.