Itxi

Gizartea

AIREPORTUA

Gurasoak sastatu dituen gizona autoarekin laugarren solairutik erori zen aurretik Loiuko aireportuan

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Alboko babesa hautsi ondoren, barruko patio batetik erori zen, 0 solairuraino. Autoa iraulita geratu zen, gurpilak gora begira zituela. Gidaria bere kabuz atera zen ibilgailutik, eta alde egin zuen.

0:26

Ostiral goizean Bilboko aireportuko aparkalekuko laugarren solairutik autoarekin erori zen gizonak gurasoak sastatu zituen ondoren San Adrian auzoan.

Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, istripua 11:30 aldera jazo zen. Auto bat aireportuko aparkalekuan erori zen, eta gidariak alde egin zuen.

AENAko iturrien arabera, autoa aparkaleku nagusiko laugarren solairuan zegoen, eta alboko babesa hautsi ostean, barruko patio batetik erori zen, 0 solairuraino.

Ezbeharrak ez zion beste inori kalterik egin, eta autoa gidatzen zuen gizona bere kabuz atera zen ibilgailutik, iraulita geratu zen arren.

Gertakari horrek ez zuen arazorik eragin aparkalekuan, ezta bestelako gorabeherarik ere instalazio horietako erabiltzaileentzat, Loiuko Aireportuko arduradunen hitzetan.