Gizartea
Nafarroa
Foruzaingoa gizon bat ikertzen ari da Lodosan, animaliei tratu txarrak ematea leporatuta
EITB Media
Ikerketaren arabera, aipaturiko gizonak 35 txakur zituen osasun eta higiene egoera txarrean, horietatik 5 hilda eta beste 5 hilzorian.
-
Lodosan erreskatatutako txakurretako batzuk. Argazkia: Foruzaingoa
Foruzaingoak izapideak abiatu ditu Lodosako gizon baten aurka, animaliei tratu txarrak ematea leporatuta, Nafarroako Gobernuak ohar baten bidez jakinarazi duenez. Ikerketaren arabera, aipaturiko gizonak 35 txakur zituen osasun eta higiene egoera txarrean, horietatik 5 hilda eta beste 5 hilzorian.
Ikerketa uztailean abiatu zuen Foruzaingoak, pertsona batek ohartarazi ostean Lodosako txakurtegi batean hainbat txakur oso egoera txarrean zeudela.
Tokira bertaratutako foruzainek eta Lodosako udaltzainek bost txakur hilda aurkitu zituzten.
Txakurtegiko osasun eta higiene baldintzak oso eskasak zirela egiaztatu zuten: zikina, zizareak eta akainak nonahi.
Hori guztia dela eta, txakurtegiaren jabea aurkitzeko ikerketa abiatu zuten.
Azkenean, ustezko delitugilea aurkitu eta bere izenean guztira 94 animalia zitutela egiaztatu zuten. Hori dela eta, ingurua miatzen ari dira, txakur gehiagoren bila.