Itxi

Gizartea

Istripua

Gizon gazte bat erietxera eraman dute, Artaxoan martxan zihoan autobus batetik erori ostean

EITB

19 urteko mutilak traumatismo kraneoentzefalikoa egin du, eta Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dute, pronostiko erreserbatuarekin.

19 urteko mutil batek traumatismo kraneoentzefalikoa egin du Artaxoan, martxan zihoan lineako autobus batetik erorita, eta Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dute, pronostiko erreserbatuarekin.

Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez, istripua 07:43an gertatu da, NA-6030 errepidean.

Larragako osasun-langileak bertaratu dira gaztea artatzera, eta anbulantzia medikalizatu batean eraman dute ospitalera. Foruzaingoak ikerketa abiatu du istripuaren nondik norakoak argitzeko.