Itxi

Gizartea

INDARKERIA MATXISTA

Gasteizen bikotekideak sastatu duen emakumea, oso larri

EITB MEDIA

Ustezko erasotzailea, 84 urteko gizon bat, atxilotua dago, epailearenera noiz eramango zain.

  • EITB MEDIA

    EITB MEDIA

Ostiral honetan Gasteizen bikotekideak sastatu duen emakumea oso larri dago Txagorritxu Ospitaleko Zainketa Berezien Unitatean. Bien bitartean, gizona, 84 urtekoa, atxilotua dago, epailearenera noiz eramango zain.

Erasoa 4:00ak aldera izan da, Arabako hiriburuko etxebizitza batean. Ikerketako iturrien arabera, gizon batek arma zuriz eraso dio bikotekideari, eta larri zauritu du.

Emakumea Txagorritxuko ospitalera eraman dute. Gizona, adinekoa, atxilotu egin dute, genero-indarkeriako gertakari batean giza hilketa egiten saiatzea egotzita.