Itxi

Gizartea

Delituak

Sexu-erasoak % 30 hazi dira Euskal Autonomia Erkidegoan urteko lehen seihilekoan

EITB Media

52.415 delitu salaketa izan dira urteko lehen seihilekoan EAEn. Delitu gehieneko guneak hauek dira: Bilbo, Erandio, Eibar eta Irun. Lau herri horietan 1.000 biztanleko 30 delitu baino gehiago izan dira.

  • Ertzaintzaren artxiboko irudia.

    Ertzaintzaren artxiboko irudia.

EITBk eskuratu dituen datuen arabera, 52.415 delitu salaketa izan dira urteko lehen seihilekoan EAEn. Sexu-erasoen kopuruak % 30 egin du gora Euskal Autonomia Erkidegoan aurten. Homizidio-ahaleginek ere gora egin dute, % 50 hain zuzen ere. Lapurreta kopuruak aldaketarik izan ez duen arren, nabarmentzeko da haietan erabili den indarkeria. Delituen lautik bat ziber-delituak dira.

Sexu-erasoen gorakada hiru lurralde historikoetan nabari da. Ekaina bitartean, 461 sexu-eraso zenbatu ditu Segurtasun Sailak eta guztira 111 lagun atxilotu dituzte. Internet bidez egin diren sexu ziberdelituak, aldiz, % 25 jaitsi dira.

26.000 lapurreta inguru izan dira, iazko berdintsu, baina indarkeria erabiliz egindako lapurretak % 13 hazi dira.

Homizidio-ahaleginek, halaber, nabarmen egin dute gora, % 50 hain zuzen ere. 26 kasu izan dira eta hiru lagun hil dira.

Droga trafikoagatik, bestalde, guztira berrehun lagun atxilotu dituzte lehen seihilekoan, horietako ia erdia Gipuzkoan.

Delitu gehieneko guneak hauek dira: Bilbo, Erandio, Eibar eta Irun. Lau herri horietan 1.000 biztanleko 30 delitu baino gehiago izan dira.