Itxi

Gizartea

INDARKERIA MATXISTA

84 urteko gizonezko bat atxilotu dute Gasteizen, emaztea hiltzen saiatzea leporatuta

EITB MEDIA

Ertzaintzak 84 urteko gizon bat atxilotu du gaur goizaldean Gasteizen, senar-emazteen etxebizitzan, ustez bikotekidea hiltzen saiatu eta larri zauritu ostean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

  • EITB MEDIA

Gertaera 4:00ak aldera izan da, Arabako hiriburuko etxebizitza batean. Ikerketako iturrien arabera, gizon batek arma zuriz eraso dio bikotekideari, eta larri zauritu du. Emakumea Txagorritxuko ospitalera eraman dute. Gizona, adinekoa, atxilotu egin dute, genero-indarkeriako gertakari batean giza hilketa egiten saiatzea egotzita.