Itxi

Gizartea

Arrazakeria futbolean

Fiskaltzak salaketa jarri du Nico Williamsi irain arrazistak egin zizkion ultraren aurka

AGENTZIAK | EITB MEdia

Athleticeko futbolariak maiatzean pairatu zituen irainak, Atletico Madrilen estadioan.

  • Nico Williams, abuztuan Getaferen aurka jokatutako partidan. EFE

    Nico Williams, abuztuan Getaferen aurka jokatutako partidan. EFE

Madrilgo Probintzia Fiskaltzak salaketa aurkeztu du apirilaren 27an Madrilgo Civitas Metropolitano estadioan Nico Williams Athletic Clubeko jokalariari irain arrazistak egin zizkion ultraren aurka. Lehoien eta Atletico Madrilen arteko partida batean gertatu zen.

Salaketaren arabera, partidaren 36. minutuan, irainen egileak keinu arrazistak egin zizkion jokalariari, haren "azalaren kolore beltzari argi eta garbi mespretxu egiteko".

Era berean, "uh, uh, uh, uh" soinuak oihukatu zizkion, tximinoen onomatopeia imitatuta. Tankera horretako oihuak oso hedatuta daude Europa osoan, kirolari beltzei irain egiteko.

Hori horrela, Fiskaltzak nabarmendu du oihu horiek duintasunaren aurkako delitua izan daitezkeela.

Maiatzean, Ministerio Publikoak ikerketa abiatu zuen. Hain zuzen ere, irainen egilea edo egileak identifikatzea agindu zion Espainiako Poliziari, eta partidaren irudiak entregatzea Atletico Madrili.