Gizartea
Donostia
Gasolio orban bat desagerrarazi dute Kontxako Badian
EITB Media
Ondarretako hondartzan ikusi dute orbana eta Kontxa hondartzako erdialdera iritsi da. FCC eta BPXko langileak itsasotik desagerraraztea lortu dute. Donostiako Udalaren ustez, erregai-ihesa izan duen itsasontziren batetik zetorren.
Donostiako Udalak jakinarazi duenez, Ondarretako eta Kontxako hondartzetan gasolio orban bat atzeman dute, ziurrenik erregai-ihesa izan duen itsasontziren batetik datorrena. Ondoren, ordubete ingurura, orbana desagerrarazi dute.
Momentu batez, bainatzea debekatu dute Kontxako hondartzan, Eguzki parean, orbainak kortxoak igaro eta "itsasertzera hurbiltzen" ari zelako. Behin deseginda, bandera horia ezarri dute Ondarreta eta Kontxako hondartzetan.
FCC eta BPXko langileek lortu dute orbanik ez egotea.