Itxi

Gizartea

Gertakaria

Aurkitu dute Soriako urtegi batean ito zen gazte nafarraren gorpua

agentziak | eitb media

Urtegiaren erdian aurkitu dute gorpua, bost egunez bila aritu ostean.

  • Suhiltzaileak Cuerda del Pozo urtegian, Sorian. Argazkia: EFE

    Suhiltzaileak Cuerda del Pozo urtegian, Sorian. Argazkia: EFE

Guardia Zibilak aurkitu du aurreko asteartean Soriako Cuerda del Pozo urtegiko Playa Pita hondartzan ito zen 25 urteko Tuterako gizonaren gorpua.

Espainiako Gobernuaren Azpiordezkaritzak jakinarazi duenez, Pita hondartzan zeuden guardia zibilek zerbait ikusi dute urtegiaren erdian, ur gainean, eta gerturatu direnean, pertsona baten gorpua zela egiaztatu dute.

Behin betiko identifikazioaren zain, 25 urteko tuterarra dela dirudi. Asteartean desagertu zen, emaztearekin batera Cuerda del Pozo urtegian egun pasa egitera joan zenean.

Bikoteak pedalina bat alokatu zuen, eta gizona uretan sartu zen bainua hartzera, baina ez zekien oso ongi igeri egiten. Emakumeak ere ez zekien, eta ezin izan zuen ezer egin bere bikotekidea uretatik ateratzeko.

Urtegiaren ur arrearen eta ekaitzen ondorioz, zaila izan da gorpua bilatzeko lana, eta bost egun behar izan dituzte.