Itxi

Gizartea

Lapurreta

Lehendakariaren ibilgailu ofizial batetik hiru motxila ostu dituzte, bala-txaleko eta munizio-kargagailuekin

EITB Media

Gertaera gaur 10:30 inguruan izan da. Lehendakariaren bizkartzainak konturatu dira, ibilgailuaren maletategitik hiru motxila lapurtu dituztela. Lapurtutako materiala berreskuratu ahal izan dute handik gutxira, inguruko eremu batean abandonatuta aurkitu ostean.

Ertzaintzak ikerketa abiatu du gaur goizeko lehen orduan Portugaleteko Bizkaia Zubi inguruan aparkatuta zegoen eta Lehendakariak erabilitako ibilgailu batean izandako lapurreta argitzeko. 

Izan ere, gaur goizeko hamar eta erdiak inguruan, Lehendakariaren bizkartzainak konturatu dira, ibilgailuaren maletategitik hiru motxila lapurtu dituztela, balen aurkako txaleko eta munizio-kargagailuekin.

Berehala, ikerketa jarri dute abian, eta, horri esker, lapurtutako materiala berreskuratu ahal izan dute handik gutxira, inguruko eremu batean abandonatuta aurkitu ostean. Hala ere, ikerketak martxan darrai, lapurretaren egilea edo egileak nor diren jakiteko.